XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatu baldintzak, beraien bidez lizentzia baten ukapena ekidin daitekeen kasu guztietan ezarri beharko dira.

12 Artikulua.- Inskripzioa.

Lursailen zatiezintasuna eta hirigintz lursailketak Jabetza Erregistroan inskribatuko dira, Lurzoruaren Legearen 95 eta 96 artikuluek aurrikusitakoaren arabera.

13 Artikulua.- Iraungipena.

- Lurzoruaren Legearen 178 artikuluak eta Ordenantza hauen 9 artikuluak aurrikusitako lizentzia oro deklarazio espresuaren beharrik gabe iraungiko da, betiere lizentzia ematen denetik sei hilabeteen barruan, edo bera ematen duen erabakiak espresuki zehazten duen epean, ez badira obrak exekutatu proiektu osoaren aurrekontuaren %15a gainditzen ez duen balioan.

Lizentziaren titularrak, geroago obrak hasi edo jarraitu nahi baditu, edo iraungitako baimenaren gai diren erabilerak burutu edo jarraitu, lizentzia berria eskatu beharko du.

Udalak, kasuko zirkunstantziak ikusirik, %50era arte murriztu ahal izango du lizentzia berriari dagozkion tasa eta eskubideen zenbatekoa.

Obra lizentzietan, Udal Korporazioak finkatuko du obren amaiera epea.

Epe hori amaiturik, lizentzia deklarazio espresuaren beharrik gabe iraungiko da.

Obrak jarraitzeko, beharrezko izango da oraindik exekutatzeke dauden obretarako lizentzia eskatzea.

Lizentzia berriaren eskubide eta tasak ere, %50eko mugara arte murriztu ahal izango dira, Udalaren erizpideari jarraiki eta kasuko zirkunstantziak kontutan hartuz.

- Aurreko bi apartatuetan aipaturiko epeak behin edo gehiagotan luzatu ahal izango dira, betiere kausa justifikaturik badagoela frogatu eta eskabidea epea bete aurretik formulatzen bada.

Luzamendu bakoitza ezingo da sei hilabetetatik gorakoa izan.

14 Artikulua.- Eraikinen lehen erabilpena.

Ordenamendu juridikoaren arabera jarraitu behar diren Iharduerei buruzko espedienteen kaltetan izan gabe, eraikin eta instalazioen lehen erabilpen edo okupaziorako lizentzia eskabideari honako dokumentu hauek gaineratu beharko zaizkio: - Obraren amaiera ziurtagiria, bertako Zuzendariak baimendua.

- Obraren behin-betiko egoeraren planoak, bere burutzapenean zehar behar bezala baimendutako aldaketarik sartu izan balitz.

- Eraikinen edo instalazioen kanpoaldearen argazkiak, atzekaldean lizentziaren titularrak edo obrako zuzendariak sinatuak, errealitatearekin bat datozela adieraziz.

- Eraikinetik hiri zerbitzu orokorretarako (ura, saneamendua, argiteria, elektrizitatea, gasa, eta abar) lotuneen behin-betiko egoeraren planoak (kokalekua eta ezaugarri teknikoak).

- Azken likidazio ekonomikoa, inbertsioen zenbateko erreala adieraziz.

- Bizigaitasun zedula, exigigarria balitz.

- Alta Lurralde Kontribuzioan.